Gazteak MTV sariak hurbiletik jarraituko ditu!!
Ibon Fernandez eta Ainhoa Etxebarria igandeko galan izango dira, handik guztia zuzenean kontatzeko.
Aste honetan MTV sarien gala egingo dute Barakaldoko BECen, eta Gazteak gertu-gertutik jarraituko du han gertatzen den guztia, Ibon Fernandezen eta Ainhoa Etxebarriaren eskutik.
Horrez gain, astean zehar Music Weekeko informazioaren berri emango du Irati Elizaldek. Larunbatean San Mamesen izango den kontzertu handian izango da Txurru!
Bizi MTV sariak Gaztean!!