Eñaut Elorrietak Bilbon ekingo dio 'Harian' proiektuaren birari

Urriaren 28an izango da lehen kontzertua, eta otsailera arte Euskal Herriko hainbat agertokitan zabalduko du Kaabestri String Ensemble hari-boskotearekin abian jarritako proposamena.

Eñaut Elorrietak proiektu berria ipini du martxan Kaabestri hari-boskotearekin batera: Harian. Fernando Velazquezek, Carlos Monfortek eta Juan Carlos Perezek idatzitako moldaketez osatutako lana da.

Iragarri dutenaren arabera, hainbat zuzeneko emanaldi eskainiko dituzte proiektua aurkezteko. Urriaren 28an izango da lehen kontzertua Bilboko Arriaga Antzokian, eta ondoren, honako geldialdi hauek egingo dituzte:

-Azaroak 18, igandea: Oñati (Santa Ana Udal Antzokia)

-Azaroak 23, ostirala: Donostia (Victoria Eugenia Antzokia)

-Abenduak 23, igandea: Hondarribia (Itsas Etxea)

-Otsailak 1, ostirala: Iruñea (Gayarre Antzokia)

-Otsailak 2, larunbata: Santurtzi (Serantes Kultur Aretoa)

-Otsailak 16, larunbata: Mungia (Olalde Aretoa)