Huntza taldeak bideoklip berria grabatuko du ostiral honetan Zubietan
Hipodromoan egingo dute grabazioa, eta harmmailak betetzeko adin guztietako pertsonak behar dituztela azaldu dute taldeko arduradunek.
Huntza taldeak bideoklip berria grabatuko du ostiral honetan, urriaren 12an. Zubietako hipodromoan egingo dute grabazioa, eta adin guztietako jendea behar dutela iragarri dute arduradunek.
Arratsaldeko 16:00etan zabalduko dituzte ateak. Grabaketaren ondoren jatekoa eta edatekoa egongo dela ere azaldu dute. Joan nahi izanez gero, ondorengo estekan sartu eta eman behar da izena.
Publizitatea
X