Taylor Swift eta Camila Cabello izan dira nagusi American Music Awards sarietan

Bestalde, Cardi B artistak hiru sari lortu zituen: rap artista gustukoena, rap abesti onena eta soul-R&B abesti gogokoena.
Camila Cabello, American Music Awards sarietan. EFE
Camila Cabello, American Music Awards sarietan. EFE

Taylor Swiftek eta Camila Cabellok lortu dituzte sari gehien American Music Award sarietan, Los Angelesen. Urteko artista onenaren garaikurraz gain, urteko bira onenaren, pop-rock disko onenaren eta emakumezko artista onenaren sariak lortu ditu.

Era berean, Camila Cabello izan zen gaueko beste izarretako bat, honako atal hauetan irabazi baitzuen: urteko artista berri onena, urteko kolaborazio onena, pop-rock abesti gustukoena eta urteko bideo onena.

Bestalde, Cardi B artistak hiru sari lortu zituen: rap artista gustukoena, rap abesti onena eta soul-R&B abesti gogokoena.

Drake kanadiarrak, berriz, ez zuen saririk lortu, zortzi izendapen zituen arren.