Ez galdu aukera Behobia Gaztean parte hartzeko!
14 eta 18 urte arteko gazteentzat antolatu dute 4 kilometro eta erdiko ibilbidea. Urriaren 30era rate dago izena emateko epea.
Behobia-Donostia lasterketak 14 eta 18 urte arteko gazteentzako proba antolatu du datorren azaroaren 11rako: BEHOBIA-GAZTEA. 4 kilometro eta erdiko ibilbidea egin beharko dute izena ematen dutenek, Herrerako biribilgunetik Boulevardera. Izena Behobia-Donostia atarian eman daiteke.
Mailak
Sailkapenak honako mailetan banatuko dira. Denborak txip elektroniko bidez neurtuko dira:
Kadeteak: 2004 urtea
Jubenilak: 2002-2003 urteak
Juniorrak: 2000-2001
Garraioa irteerara
Euskotren eta Renfeko zerbitzu berezia erabili ahal izango da Herrerako geltokietara. Ez da baimenduko ibilgailu partikularrik irteeran.
Animatu eta hartu parte!!