Martxan da Booktuberboom lehiaketaren bozketa

Irakurketa sustatzeko asmoz, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago lehiaketa, eta sari potoloak daude jokoan. Abenduaren 14ra arte dago bozkatzeko epea.
Booktuberboom
Booktuberboom

Booktuberboom lehiaketara aurkeztutako lanak bozkatzeko ordua iritsi da. Epea abenduaren 14ean amaituko da, eguerdian. Hemen sartu eta gustukoena aukeratu baino ez da egin behar.

Galtzagorri Elkarteak eta EAEko Liburutegi Zerbitzuak Booktuberboom lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du Gazteak, ikus-entzunezkoen bidez gazteen artean irakurketa sustatzeko helburuarekin.

Hain zuzen ere, liburutegi publikoren bateko bazkide txartela duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago ekimena.

Sariak

  • Epaimahaiaren saria: Go Pro kamera + 80 euroko bonua liburuak erosteko

    • Aurkezten diren booktube guztien artean onena hautatuko du hiru adituk osatutako epaimahaiak. Diskurtso narratiboa, kalitate teknikoa, originaltasuna eta ikuslea erakartzeko gaitasuna hartuko dira kontuan.
  • Publikoaren saria: abentura txango bat + 80 euroko bonua liburuak erosteko

    • Lehiaketara aurkeztutako bideoen artean, azaroaren 30eko 12:00ak arte "gustatzen zait" gehien jasotzen dituen booktubeak jasoko du.