M.I.Ak itxiko du BIME Live jaialdiko kartela

Urriaren 26ean eta 27 an BECEn egingo duten edizioko iragarpen esanguratsuena da.
M.I.A.
M.I.A.

M.I.A. artistak itxiko du BIME Live jaialdiko kartela. Antolakuntzak iragarri duenez, urriaren 27an igoko da BECeko agertokira. Horiez gain, Aphex Twin, MGMT, Editors, Nina Kraviz eta beste hainbat banda ere arituko dira zuzenean urriko azken asteburuan Barakaldon.

Guztira, Europatik zein Latinoamerikatik etorritako 40 bandak baino gehiagok hartuko dute parte Bilboko zenbait aretotan BIME Live jaialdiaren aurreko bi egunetan antolatutako zuzenekoetan.

M.I.A.

Munduan eragin gehien duten pertsonetako bat da, Time aldizkariak argitaratutako zerrendaren arabera. Artistaren musika proposamen “deserosoa eta arriskutsua” arte ospetsua bihurtzea lortu duela nabarmendu dute BIMEren antolatzaileek

Konposatzailea eta abeslaria ez ezik, artista bisuala, zinema-zuzendaria, moda-diseinatzailea eta aktibista izanik, urte berean Oscar, Grammy, Brit Award eta Mercury sarietara izendatua egotea lortu duen artista bakarra da.