Nogen taldeak lortu du Top Gaztearen lehen postua, 'Enarak' abestiarekin
Nogenen "Enarak" abestiak lortu du aste honetan Top Gaztearen lehen postua; beraz, Aitanaren "Teléfono" abestiaren aurretik dago orain zerrendan. Maroon 5 taldeak, ordea, behera egin du, lehen tokitik hirugarrenera; George Ezra dago laugarren, "Shotgun" arrakastarekin; eta Juice Wrld, "Lucid Dreams"ekin, bosgarren. Berri Txarraken "Katedral Bat" abestiak seigarren postura egin du behera.
Ondorengo postuetan, Calvin Harris eta Sam Smithen "Promises" lanak beste postu bat egin du gora, zortzigarrenetik zazpigarrenera; Silk City eta Dua Liparen "Electricity" ere gora doa, aste honetan zortzigarren baitago; zerrendako bederatzigarren lekua EraBaterakoentzat da, "Aurrez aurre" kantuarekin; eta Jonas Blueren "Rise" lanarekin amaituko dugu zerrendako lehen hamar abestien errepasoa.
1.- NOGEN: Enarak
2.- AITANA: Teléfono
3.- MAROON 5 ft. CARDI B: Girls Like You
4.- GEORGE EZRA: Shotgun
5.- JUICE WRLD: Lucid Dreams
6.- BERRI TXARRAK: Katedral bat
7.- CALVIN HARRIS & SAM SMITH: Promises
8.- SILK CITY ft. DUA LIPA: Electricity
9.- ERABATERA: Aurrez aurre
10.- JONAS BLUE & JACK & JACK: Rise
Zerrenda osoa, hemen.