Aitanaren 'Teléfono', Top Gaztea zerrendaren gorenean

Nogenen 'Enarak' abestia dago bigarren: hirugarren, berriz, Maroon 5en 'Girls Like You' dago, lehen postutik bi toki behera egin ostean.
Aitana
Aitana

Aitanaren "Teléfono" abestia dago aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen tokian, laugarren postutik gora egin eta gero. Nogenen "Enarak" kanta ere gora doa astez aste, bigarren baitago aste honetan.

Maroon 5 taldeak, ordea, behera egin du, lehen tokitik hirugarrenera. Berri Txarraken "Katedral Bat" abestiak laugarren postura egin du behera.

George Ezra dago bosgarren, eta Juice Wrld seigarren. Jonas Blueren "Rise" kantuarentzat da aste honetan zazpigarren lekua. Ondoren, Calvin Harris eta Sam Smithen "Promises" doinuak indartsu egin du gora, hamazazpigarren postutik zortzigarrenera. Floresen "Zu eta Ni" kanta dago bederatzigarren, eta Silk City eta Dua Liparen "Electricity" hamargarren.

1.- AITANA: Teléfono

2.- NOGEN: Enarak

3.- MAROON 5 ft. CARDI B: Girls Like You

4.- BERRI TXARRAK: Katedral bat

5.- GEORGE EZRA: Shotgun

6.- JUICE WRLD: Lucid DreamsTIËSTO & DZEKO ft. Preme & Post: Jackie Chan

7.- JONAS BLUE & JACK & JACK: Rise

8.- CALVIN HARRIS & SAM SMITH: Promises

9.- FLORES: Zu eta Ni

10.- SILK CITY ft. DUA LIPA: Electricity

Zerrenda osoa, hemen.