Erronka berezia jarri diogu 'Go!azen'eko Aritz Mendiolari 'Dida'n
Jon Gotzonentzat agur berezi bat egitea eskatu beharko dio C. Tangana artistari. Lortuko ote du?
Aritz Mendiola 'Dida'ko lantaldearekin. EiTB
Donostia Festibala dela eta, erronka berezia proposatu diogu Aritz Mendiolari. 'Go!azen' telesaileko aktoreak bere esku izango du egunotan Gaztea Irratiko Instagram kontua, baina erronka berezia proposatu diogu. Adi!
C. Tangana artista Donostiako Hipodromoan zuzenean arituko dela baliatuta, aukera hori aprobetxatu nahi dugu Jon Gotzonentzat agur berezi bat egitea eskatzeko. Horixe lortu beharko du Aritzek.