Yo La Tengo taldea zuzenean arituko da Donostian 2019an

Banda estatubatuarraren kontzertua Victoria Eugenia Antzokian izango da, 2019ko otsailaren 9an.
Yo La Tengo
Yo La Tengo

Georgia Hubley, Ira Kaplan eta James McNew Donostian izango dira datorren urtean, otsailaren 9an. Yo La Tengo talde estatubatuarrak Victoria Eugenia Antzokian eskainiko du kontzertua.

Besteak beste, There’s A Riot Going On diskoko abestiak aurkeztuko dituzte bertan. Sarrerak salgai daude dagoeneko livenation.es, ticketmaster.es eta Ticketmaster sarean.