Pablo Lopezek Bilbon eskainiko du kontzertua abenduaren 22an

Malagako artista Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arenan arituko da zuzenean, 'Santa Libertad' biraren baitan.
Pablo Lopez. Argazkia: Biba! Komunikazioa
Pablo Lopez. Argazkia: Biba! Komunikazioa

Pablo Lopez artista malagarrak kontzertua eskainiko du abenduaren 22an Bilbon, Bilbao Arenan. Camino, fuego y libertad diskoa aurkezteko abiatutako 'Santa Libertad' biraren bigarren zatiko emanaldia izango da.

Apirilaren 29an ere, Bilbon aritu zen Lopez, Euskalduna Jauregian. Orduko kontzerturako sarrerak lau hilabete lehenago agortu zirenez, beste emanaldi bat iragarri du orain, areto handiago batean.