'Gipuzkoako txapelketa and Donostia FederArte Fest'en egongo da Gaztea
Gipuzkoako Surf Txapelketa ospatuko da uztailaren 6tik 8ra Donostiako Zurriola hondartzan. Baina aurten berritasun batekin datoz. Lehen aldiz FederArte Fest ospatuko baita.
Mota ezberdinetako egitaraua osatu dute. Surfa, kultura, skate-a, desfileak, kirol inklusiboa eta Kantauriko selekzioekin txapelketa ez dira faltako.
Ostiralean Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan ongietorria emango diete parte hartuko duten selekzioei. Skate ikastaroak emango dituzte doan Axi Muniain eta CARVERen eskutik. Gauean gainera, Dj Jano Freestylek jarriko du giroa.
Larunbatean ere musikak ez du etenik izango. Groseko Indarra Surf Eskolako txosnan Dj Makala arituko da Gaztearen eskutik. Gauez, berriz, Dj Mario Azurzak eta Junaitedek hartuko dute lekukoa.
Azken egunean, eguerdian Selekzioen arteko Txapelketa egongo da.
Hau guztia, uztailaren 6tik 8ra Zurriolako hondartzan!