Nola bozkatu?

Bozketa faseari ekin diogu Gaztea Dantzan lehiaketan. Hautatu gehien gustatu zaizun koreografia, eta eman zure datuak jarraian agertuko zaizun formularioan.

Gaztea Dantzan lehiaketako bozketa fasea abian da. Epaimahaiak aukeratu ditu finalistak, eta zuen txanda da orain.

Oso erraza da. Honako urrats hauei jarraitu besterik ez duzue egin behar:

1. Sartu Gaztea Dantzanen webgune berezian eta aukeratu gehien gustatzen zaizun bideoa, epaimahaiak hautaturiko hogeita lau lanen artean. Ondoren, sartu zure datuak formularioan.

2. Jarraian, bete segurtasun gisa erabiltzen diren kodeak.

3. Prozesua amaitzeko, mezua jasoko duzu zure helbide elektronikoan, esteka batekin. Zure botoa baieztatu behar duzu, esteka horren gainean klik eginda.

Azaroaren 21era arte duzue hori egiteko. Bozketa fasea amaitu eta egun batera, 'Dida' saioan iragarriko dute sariak norentzat diren.