Eman izena 'Behobia Gaztea' lasterketan
Azaroaren 12an egingo dute aurten 'Behobia-Donostia', eta Gazteak ez du lasterketa garrantzitsu horretan hutsik egin nahi. Hori horrela, aurreko urteetan bezala, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako korrikaldia antolatuko dugu, alegia, 'Behobia-Donostia' eta 'Behobia Txiki' probetan parte hartu ezin dutenei zabalduko diegu aukera.
Hala, 4,4 kilometroko distantzia egin beharko dute adin-tarte horretan sartzen direnek, Herrerako biribilgunetik hasi eta Boulevardera arteko bidea, hain zuzen. Lasterketa 09:30ean hasiko da.
Sailkapenari dagokionez, hiru mailatan banatuko dugu: lehenengoa, kadeteen taldea, 2003an jaiotakoak; bigarrena, jubenilak, 2001 eta 2002. urteetan jaiotakoak; eta hirugarrenean, juniorrak: 1999 eta 2000. urteetakoak.
Izen-emateak
Urriaren 30era arte egongo da zabalik izena emateko epea, lasterketaren webgune ofizialean.
Koadrilen parte-hartzea
Halaber, lagun taldeek eman ahal izango dute izena, prezio berean. Horretarako, behin izena emanda, info@behobia-sansebastian.com helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko dute, kuadrillaren izena eta taldekide bakoitzaren izen-abizenak zehaztuz.