Zer entzuten genuen euskaldunok duela 20 urte?
2016ko abenduaren 19an, Euskal Irrati Telebista komunikazio-taldearen webguneak 20 urte bete zituen. Urtemuga berezia ospatzeko, duela 20 urte Euskal Herrian nola bizi ginen gogoratzeko ariketa egin du eitb.eus-ek.
Zein abeslari zegoen boladan 90eko hamarkadan? Noren argazkiak eramaten zituzten gazteek karpetan? Zeintzuk ziren Gaztean entzuten ziren kantuak? Galdera hauei erantzuna eman nahian, 1996an, musikaren arloan gertatutako efemerideen zerrenda osatu du Gazteak.
Euskal Herria
1996a urte berezia izan zen Berri Txarrak talde nafarrarentzat. Izan ere, bi urte lehenago sortutako taldeak Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi zuen. Jarraian,1997an, taldearen lehenengo diskoa den Berri Txarrak diskoa kaleratu zuten, Gor ekoiztetxearen zigilupean.