Julian Iantziren playlista, urteko kantu-zerrenda arrakastatsuena

Oinatz Bengoetxeak, Iker Irribarriak eta Julen Telleriak egindako playlistek ere leku garrantzitsua bete dute 2016ko eduki entzunenen artean.

Pertsonaia ezagunen playlistak jaso ditugu urtean zehar Gaztearen webgunean. Aktore, kirolari, aurkezle eta kantari euskaldunen kantu gustukoenen berri izan dugu, modu horretan. Hain zuzen ere, hamar abesti gustukoenak bidali dizkigu horietako bakoitzak.

Guztien artean, Julian Iantziren playlistak jaso ditu bisita gehien, eta hurbiletik jarraitu dio Oinatz Bengoetxearen kantu-zerrendak. Pilotarien arrakasta erabatekoa izan da, Iker Irribarria sailkatu baita zerrendako hirugarren postuan. Ostean, Julen Telleria kokatu da, eta bosgarren, Athleticen eta Realaren arteko partidarako egindako playlista.

Hamar playlist entzunenen artean daude, halaber, Markel Bergararena, Itziar Ituñorena, Markel Irizarrena, Aimar Olaizolarena eta Loreto Mauleonena.

Adi ibili, 2017an zerrenda berriak entzungo dituzue eta!