'Top Gaztea'k saio berezia egingo du abenduaren 31n
Gabonetan ez dute atsedenik hartuko Oizeder Mayok eta Oihan Vegak. Iragan larunbateko saioa, adibidez, berezia izan zen. Gazteako aipatu bi esatariak baserritar jantzi ziren, eta entzuleak horren lekuko izan ziren, sare sozialei esker.
Abenduaren 24ko saioak, baina, izan zituen berezitasun gehiago ere. Izan ere, irratiaren bestaldean zeudenen eskaerak ardatz hartuta gidatu zuten saioa. Hau da, hiru orduko maratoian, alegia, 11:00etatik 14:00etara, entzuleek egindako eskaerekin osatu zuten saioa. Halaber, 2016an zehar 'Top Gaztea'n egon diren kantuen errepasoa egingo zuten.
Bestalde, abenduaren 31n, 'Top Gaztea'ko zerrendaburuek hartuko dute lekua. Hain zuzen ere, 12:00etatik 14:00etara, lehenengo postuan egon diren abestiak entzungo dira saioan.