Gaztea BigKarting Race lasterketaren finala, 16:00etatik aurrera
Gaur, azaroak 6, egingo dugu Gaztea BigKarting Race lasterketaren finala, 16:00etatik aurrera. Horren helburua da Estatu mailan aritzen diren euskal pilotuak ezagutaraztea. Horretarako, Coemak Karting Competicion taldearen laguntza izango dute antolatzaileek.
Hala, X30 kategorian lehiatuko dira Iñigo Allende, Iraitz Landa eta Aitor Manzo. Kadete mailan, berriz, Iñigo Iglesias eta Oier Cascante izango dira Donostiatik iritsiko diren protagonistak. Bilbotik, ostera, Mikel eta Markel Mata lehiatuko dira. Bestalde, Ekaitz Uria gidari gipuzkoarrak erakusketa egingo du zirkuituan bertan.
Esan bezala, 16:00etan hasiko da lasterketa Coemak Karting Competicionekin, eta ondoren finalaurrekoak jokatuko dira. Final handia 17:30ean abiatuko da.
Dakizuenez, Oihan Vega disko-jartzailea arituko da musika jartzen.