Eskurik gabeko 'selfie'a, Interneten indarra hartzen ari den joera
Selfie makila atzean utzi eta autorretratuak erronka berri bat du orain aurretik. Sare sozialetan zabaldu den joera berriaren helburua da telefono mugikorra airera bota eta txalo egiten ari garen bitartean argazki bat ateratzea.
Twitter bidez, Seth Schneider erabiltzaileak elkarbanatu zuen aurreko astean bere lehen "txalo selfie'a", eta horrek iraultza ekarri du Sarera. Guztira, 500.000 milioi "atsegin dut" lortu ditu, eta 170 milioi erabiltzailek bertxiotu dute.
Egia esan, telefonoarentzat oso arriskutsua den praktika da aipatutakoa. Nolanahi dela, ehunka gaztek egin dute saiakera, Scheiderren trebezia ikusitakoan.
Txalo egitea lortu ez dutenek, aukera ezberdinak probatu dituzte: argazkitik desagertzea, mugikorra airean dela, edota dantza egitea, adibidez.