Bilboko kaleek Bertso Derbia hartuko dute eguerdian

13:00etan, Plaza Barrian elkartuko dira Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran.

Bertso Derbiaren zortzigarren edizioa gaur iritsiko da Bilbora. Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, bertsolari ezagunen arteko lehia antolatu du, partida hasi aurretik Bizkaiko hiriburuko kaleak girotze aldera.

Dakizuenez, 16:15ean jokatuko da Athleticen eta Realaren arteko norgehiagoka, baina ordu batzuk lehenago, 13:00etan, aipatu bi taldeen jarraitzaile diren bertsolariak arituko dira aurrez aurre 'Bertso Derbi ibiltaria' ekimenean.

Hain zuzen ere, Plaza Barrian elkartuko dira edizio honetan parte hartuko duten lau bertsolariak. Athleticen alde egingo dute Anjel Mari Peñagarikanok eta Jonek Uriak, eta Realaren koloreak defendatuko dituzte Andoni Egañak eta Oihana Iguaranek. Gainera, Oxabi erromeria taldearen musikak girotuko du Bilbo.

Esan bezala, Plaza Barrian emango dituzte lehenengo urratsak, baina San Mamesera iritsiko da bertso-saioa, zelaian bertan botako baitute azken bertsoa Peñagarikanok eta Egañak.

nok eta Egañak.