Azaroaren 13an hartuko du Behobia Gaztea lasterketa Donostiak
Bi hilabete baino gutxiago geratzen dira Behobia Gaztea lasterketaren edizio berri bati ekiteko. Hamalau eta hamazortzi urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da; alegia, Behobia-Donostia eta Behobia Txiki probetan parte hartu ezin dutenei zabaldutako aukera.
Azken bi urteetan sekulako arrakasta izan du aipatu ekimenak, eta, hori dela eta, aurten ere prestatu dute lasterketa antolatzaileek, azaroaren 13rako.
4,4 kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek, Gipuzkoako Herrera auzoko biribilgunetik Boulevarderainokoa.
Gainera, aurten kuadrillarekin batera izena emateko aukera izango dute parte-hartzaileek. Taldeak gutxienez lau kide eta gehienez zortzi kide izan beharko ditu.
Ohi bezala, giro aparta egongo da Donostian aipatu egunean. Hori guztia 09:30etik aurrera izango da.
Izen emateak
Urriaren 30era arte egongo zabalik izena emateko epea.