Red Bull Flying Bach: breakdance ikuskizuna, operaren erritmora

Dantza eta musika uztartzen dituen Red Bull Flying Bach ikuskizuna Bilbora iritsiko da larunbatean.
red bull Flying Steps

Bilboko Euskalduna Jauregiak emanaldi berezia hartuko du asteburu honetan. Breakdance diziplinan lau aldiz munduko txapeldun izan den Flying Steps taldeak eta Christoph Hagel opera zuzendariak dantza eta musika uztartuko dute Red Bull Flying Bach ikuskizunean.

Irailaren 8tik 11ra Madrilen egon da ikusgai aipatu emanaldia, eta hilaren 17an Bizkaiko hiriburura helduko da, bi egunez geratzeko asmoarekin.

Hala, irailaren 17ko eta 18ko saioetarako sarrerak eskuragarri daude jada.