Jaitsi Gaztearen aplikazioa eta lortu Bilbao BBK Liverako sarrerak

Musikarik onena entzuteaz gain, uztailean Kobeta mendian egoteko aukera izango duzue Gaztearen app-ari esker.
app_bbk

Dakizuenez, Gazteak app berria estreinatu du, musika eta entretenimendua ardatz dituen aplikazio iraultzailea. Denetarik aurki dezakezue bertan; hala nola, kantu berrienak, Top Gaztea eta Top Dance zerrendak, Maketa Lehiaketari buruzko informazio gaurkotua eta playlistak egiteko aukera.

Aspertuta egoteko aitzakiak, beraz, indarra galduko du aurrerantzean, Gaztearen aplikazio berriari esker, esan bezala, entretenitzea eta, nola ez, unean uneko kantuak ezagutaraztea baitu helburu gure app-ak.

Gainera, telefono mugikorrera aplikazioa jaisteagatik sari potoloa eskura dezakezue. Izan ere, Bilbao BBK Liverako abonamenduak zozkatuko ditugu app-a deskargatzen duzuen guztien artean. Horretarako, pantailaren argazki bat ('pantailazo' bat) bidali beharko duzue appgaztea@eitb.eus helbidera.