Gazteak app berria dauka, ezagutu nahi?

Besteak beste, Top Gaztea eta Top Dance entzuteko, kanturik berrienak ezagutzeko eta playlistak sortzeko aukera eskaintzen du Gaztearen aplikazioak.
gaztea_app

Unean uneko eta tokian tokiko egoerei adarretatik eustea gustatzen zaigunez, ez dugu atzean gelditu nahi, eta irratiko entzuleen zein webguneko erabiltzaileen nahiak asetze aldera, aplikazio berria estreinatu dugu.

Hala da bai, Gazteak app berria dauka, eta zuk zeuk ere zure mugikorrean izan dezakezu, gaurtik aurrera.

Musikazale guztiei zuzendua, entretenimendua du helburu gure aplikazioak. Hori horrela, app-a jaisten duten guztiek aukera izango dute Gaztea Irratia zuzenean entzuteko, Top Gaztea eta Top Dance entzuteko, kanturik berrienak ezagutzeko, eta, nola ez, indarrean dauden lehiaketak gertutik jarraitzeko: Maketa Lehiaketa, kasu.

Gainera, sorpresa eder bat ere badakar. Izan ere, menuan bertan dagoen playlisten erlaitzak, kantu-zerrendak sortzeko hautua emango du.

Nola jaitsi?

PlayStore edo APP Store erabilita jaitsi dezakezue app-a; lehena, Android sistema eragilea duen telefonoa duzuenontzat; bigarrena, iOS sistemadun sakelakoentzat.

sakelakoentzat.