Bertsomovieda! lehiaketaren bosgarren edizioak baditu irabazleak

Datorren asteko ostiralean, hilaren 29an, Beasaingo Igartza Jauregian egingo dute sari banaketa.

Ohi bezala, zazpi segundotik gorako iraupena duten bideoak eskatu zituzten Bertsomovieda! lehiaketaren antolatzaileek bosgarren edizio honetan. Horietan, gutxienez, bertso bat azaldu behar zen (edozein bertso mota).

Lehiaketa abiatu zutenetik hilabete eta erdi pasatu denean, aurtengo edizioko irabazleak jakinarazi dituzte; bozketa bidez hautatuak, horiek.

Helduen maila

Jon Martinek eta Izaskun Bernedok egindako bertsoak eskuratu du helduen saria.

Gainera, aipamen berezia jaso du Aitor Lanasek, Ekaitz Goikoetxeak eta Garazi Zabaletak grabatutako "Katuz egin dugu zutaz oroitzean" lanak.

Gazteen maila

Lehen saria "Begirada bakoitzean" lanarentzat izan da.

Bestalde, aipamen berezia izan du "Alferraren astea" bideoak.


Publikoaren saria500 euro eraman ditu etxera Donsoti CUP 2015 lanak.


Sari banaketa

Datorren asteko ostiralean, hilaren 29an, Beasaingo Igartza Jauregian egingo dute sari banaketa.