Euskal Herriko Batukaden Topaketa, Zornotzan, maiatzaren 21ean

Apirilaren 22ra arte egongo da zabalik Gazteak babestutako topaketan izena emateko epea.

Laugarren edizioa beteko du aurten Euskal Herriko Batukaden Topaketak, eta oraingo honetan Zornotzari egokitu zaio ekimena antolatzea. Izan ere, Bizkaiko aipatu udalerria izango da, datorren hilabetean, batukada taldeetan aritzen direnen topaleku.

Aurten, maiatzaren 21ean egingo dute festa, baina dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Hori horrela, Gazteak babestutako topaketan egon nahi duten guztiek apirilaren 22ra arte dute inskripzioa betetzeko epea.

Aurrerapen gisa, eta erritmoa, musika eta dantza maite dutenei dei egite aldera, maiatzeko hitzordua iragartzen duen bideoa aurkeztu dute Zaparrada Batukada taldekoek.

Jai-giroa ziurtatuta izango dute, hortaz, bertara gerturatzen direnek.