Arkopom Crew, munduko breakdance txapeldunak, Break On Stage jaialdian

Bilboko kultura urbanoen jaialdia larunbatean egingo dute Miribillako Bilbao Arena pabiloian.

Bilbao Arena kulturguneak hartuko du, larunbatean, Break On Stage Kultura Urbanoen Nazioarteko Jaialdia, non, besteak beste, Arkopon Crew, munduko breakdance txapeldunak, arituko diren.

Hamaseigarren edizio honetan ere, kultura urbanoen esparru ezberdinak izango ditu ardatz aipatu hitzorduak. Horretarako, bi orduko ikuskizuna eskainiko dute, kirolarekin, dantzarekin eta musikarekin lotura duten hogei bat jarduerak oinarri hartuta.

Hala, breakdance sailean, Team Shmetta belgikarrak ere izango dira. Europan egingo duten bira abiatuko orduko, primizian aurkeztuko dute euren ikuskizuna, Bizkaiko hiriburuan. Halaber, Legacy kataluniarrak eta Crazy Hospital bilbotarrak igoko ira agertokira.

Kirolari zuzendutako Scooter Freesty sailean, berriz, Thierry Price gazteak lau rider izango ditu aurkari, Bence Chlumetzky hungariarra, tartean.

BMX Flatland, Roller eta Street Workout kirolek ere izango dute lekua, "abangoardia, teknologia, erritmoa eta sormena" uztartzen dituen jaialdi honetan.

Iaz, 5,000 pertsona inguru bildu zituen Break On Stage jaialdiak, eta, aurreikusitakoaren arabera, aurten beste horrenbeste lagun elkartuko dira Bilbao Arenan.

Bilbao Arenan.