Fun Dantz dantza-lehiaketa hartuko du Aretxabaletak, larunbatean
Bilboko BreakOnStage jaialdian aritzeko aukera ematen dien txartela lortuko dute bi taldek, Aretxabaletako larunbateko saioan.
Fun Dantz dantza urbanoen lehiaketaren hirugarren edizioa martxoaren 12an, larunbata, iritsiko da Aretxabaletako kiroldegira. Hala, 18:30etik aurrera eta BreakOnStage jaialdiarekin elkarlanean, 45 talderen topaleku izango da Gipuzkoako aipatu udalerria. Guztira, 250 gaztek hartuko dute parte, hiru sail edo kategoriatan banatuta: gazteak, bikoteak eta nagusiak.
Esan bezala, BreakOnStage ekimenak ere badu zerikusia larunbateko hitzordu honekin. Izan ere, Aretxabaletan hautatutako bi taldeak Bilboko kultura urbanoen jaialdi ezagunenean arituko dira, apirilaren 16an.
Hantxe izango dira, baita ere, Elorrion egindako sailkapen-proban garaile atera ziren Bilboko Be Hop eta Iruñeko Breathless taldeak.