Cock Sparrer eta Turbonegro Gasteiz Calling 2016 jaialdian izango dira

Gorilla Biscuits, Youth Brigade eta G.A.S. Drummers taldeak ere izango dira Gasteizko hiriburuan, datorren urteko irailaren 3an. Sarrerak salgai daude jada (44 euro + gastuak).
Gasteiz Calling jaialdiaren bigarren edizioaren irudia. Argazkia Gasteiz Calling
Gasteiz Calling jaialdiaren bigarren edizioaren irudia. Argazkia Gasteiz Calling

Gasteiz Calling 2016 jaialdiak lehen izenak iragarri ditu: Cock Sparrer, Turbonegro, Gorilla Biscuits, Youth Brigade eta G.A.S. Drummers taldeak Gasteizen izango dira, datorren urteko irailaren 3an.

Musika jaialdiaren bigarren edizioa izango da hau, eta jada kartelaren erdia iragarri dute.

Sarrerak salgai daude jada (44 euro + gastuak), baina prezio hau lehen 1.000 sarrerentzat bakarrik izango da.

Bost urteren ostean, datorren udan itzuliko dira Euskal Herrira Cock Sparrer britainiarrak, ''Oi! generoaren aitzindari eta  izen handiak'', jaialdiko antolakuntzak azpimarratu duenez.

Turbonegro taldeak, berriz, abesti berriak ekarriko ditu Gasteizera, bere ohiko ikuskizunarekin batera.

Bigarren edizio honek, gainera, ''hardcore klasikoaren mito'' bat ere izango: Gorilla Biscuits; eta Youth Brigade taldea ere gurean izango da, Europa mailako hitzordu bakarrean.

G.A.S. Drummers Jerezeko bandak osatzen du aurtengo kartela,.