profile
  • Irratia

    • Joan Irratia atalera

    • Dida

    • Gu

    • B Aldea

    • Bitan

  • Top Gaztea

  • Podcastak

  • Musika

  • Ekitaldiak

    • Joan Ekitaldiak atalera

    • Gaztea Sariak

    • Maketa Lehiaketa

    • Zeidfest Gaztea

    • Bilbao BBK Live

    • Euskarabentura

  • Ikus-entzunezkoak

Klisk

  1. Hasiera
  2. Sareetan ikusia

Durangoko Azokak euskal youtuberrentzako txokoa prestatu du

Abenduaren 5ean youtuberren tailerra egingo dute, eta azken egunean erabiltzaile onenak sarituko diuzte.
author image

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2015/12/03 - 11:51

Azken eguneratzea

2015/12/03 - 11:51

Ez galdu hau!

Kasik urte osoa daramagu Gaztean Euskal Herriko youtuberren kanalak ezagutzen. Udaberrian abiatu genuen "youtuber" lehiaketa, eta harrezkero, hilero, sari potoloak banatu ditugu bideo onenak igo dituzten erabiltzaileen artean.

Luze jo du, beraz, aipatu lehiaketak, baina Durangoko Azokan bukaerara iritsiko da. Abenduaren 8an, alegia, Azokaren azken egunean, izango da final handia, 19:00etatik aurrera. Egun horretantxe aukeratuko du epaimahaiak zein izan diren urteko Youtubeko kanalik eta bideorik onenak. Hala, kanal onenaren saria jasotzen duenak 2.000 euro eskuratuko ditu. Bideo onenaren egileari, berriz, 500 euro emango dizkiote.

Durangoko Azokak antolatutako 'youtuber' lehiaketak ere leku garrantzitsua beteko du. Hasteko, abenduaren 5ean, 13:00etatik aurrera, tailer bat antolatuko dute.

Bestalde, #youtuberraDA etiketa erabiliz Youtubeko kanaletara Durangoko Azokarekin lotutako bideoak igotzeko deia egin dute. Azokak dirauen bitartean egingo dute lehiaketa. Hortaz, bost eguneko epea dute youtuberrek lehiaketan parte hartzeko, abenduaren 8ko ekitaldi berezian banatuko baitute #youtuberraDA ekimeneko saria (500 euro) ere.

Gaztea logo

Kontaktua

Lege oharra

Pribatutasun politika

Cookien erabilera

Cookien konfigurazioa