Zabalik dago Kameratoiaren 11. edizioan izena emateko epea

Abenduaren 5ean ezagutaraziko dute parte-hartzaileek aurtengo Kameratoiaren gaia, eta 50 ordu izango dituzte lanak aurkezteko.

Durangoko Azokako antolatzaileak azken zertzeladak ematen dabiltza euskal kulturaren hitzordu garrantzitsuenaren 50. edizioari. Bien bitartean, Kameratoia Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen XI. Rallyan izena emateko epea zabaldu dute. Izan ere, abenduaren 5etik 8ra Irudienak gazteen ekoizpen artistikoen plaza bihurtuko da.

Hala, parte-hartzaileek 50 ordu izango dituzte lanak aurkezteko. Ohi bezala, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago lehiaketa, eta Azokaren mende erdiari egin beharko diote keinu parte hartzen duten lan guztiek.

Gaiari dagokionez, abenduaren 5ean izango dute horren berri parte-hartzaileek, baita lan ekoizpen horiek izan behar dituzten ezaugarrien berri ere. Behin gaia ezagututa, film laburrak ekoizten hasiko dira, eta abenduaren 7ra (14:00ak arte) arteko epea izango dute lanak aurkezteko.

Esan bezala, azaroaren 30era arte, zabalik egongo da izena emateko epea (www.kameratoia.com) webgunean.

Saria

Hiru sari banatuko dituzte abenduaren 8an Durangoko Zugaza zineman egingo duten ekitaldian. Irabazleak 1.200 euro eskuratuko ditu; bigarren sailkatuak, berriz, 900 euro.

Gainera, Tokikom 600 euroko saria banatuko du tokiko komunikabideen elkarteak.

 

rteak.