"Be negative" saio berezia, Gaztean, Halloween dela eta
Halloween festari lekua egingo diogu Gazteako asteko egitarauan. Izan ere, larunbatean, "Be Positive" saioak kutsu iluna hartuko du eta, "Be Negative" izenburupean, “Halloween ilunabarra” ospatuko du, Txurru "gutarrak" gidatuko duen saio berezian.
Hala, 18:00etatik 21:00etara, odolez, umorez eta hotzikaraz betetako saio beldurgarria izango duzue Gaztean.
Gonbidatuei dagokienez, Jon Gotzon, Antton Telleria, Ibon Fernandez, Edurne Garmendia eta Ainhoa Vitoria izango dira Txurrurekin batera estudioan, eta hori guztia Gaztearen webgunean zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue.
Horrez gainera, festa-giroa ez ezik, opariak ere egongo dira. Halaber, mozorroz jantzitako jai erraldoia prestatuko dute.
Ez galdu larunbateko saioa, Gaztearen irratian eta webgunean!