Bidali zure argazkia eta "Eman pauso bat berdintasunaren alde"
Ekimen arrakastatsua izan dugu aste honetan Gaztean. Emakunderen laguntzarekin bultzatutako erronkak, matxismoaren aurkako aldarria egitea zuen helburu. Hala, "Emaiozu bizkarra matxismoari" leloari eutsita, Gazteako entzuleen eta irakurleen ehunka argazki jaso ditugu.
Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunak hori eta gehiago merezi du. Hori dela eta, datorren astean ere matxismoari aurpegia emango diogu. Oraingo honetan, ordea, "Eman pauso bat berdintasunaren alde" leloa izango dugu ardatz. Horrenbestez, erabiltzaileek bidalitako argazkiek "pauso" hori irudikatu beharko dute. The Beatles taldeak Abbey Roadeko zebrabidean emandako urratsak txiki geratuko dira, seguru.
Zuen laguntza ezinbestekoa da; aitzakiak, hortaz, soberakoak dira. Gaztearen telefonora (688605050) whatsapp bidez igor ditzakezue argazkiak, eta gogoratu Motorola GI lortzeko aukera duzuela.
Gaztea ere, matxismoaren aurka!