Gaztea Irratiak saio eta ordutegi berriak estreinatuko ditu

Urriaren 5etik aurrera aldaketa gehiago izango ditu Gazea Irratiak. Aurkezle, saio eta ordutegi berriak estreinatuko ditugu.
dida di-da berria gaztea joseina edurne ainhoa ibon jon gotzon

Berrikuntzak gustuko ditugun horietakoak gara, horregatik, ikasturte berriari begira, saio eta ordutegi aldaketak izango ditu Gaztea Irratiak. Dagoeneko iritsi dira nobedadeetako batzuk. Alabaina, datorren astetik aurrera are berriagoa izango da irratiko programazioa.

'Dida' saioko iratzargailuak 07:00etan joko du egunero, asteburuetan salbu. Hala, ordu horretan hasi eta 11:00ak arte, Jon Gotzon Aldaparena, Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia eta Ainhoa Vitoria izango dira mikrofonoaren bestaldean. Aurten, gainera, Ibon Fernandez batu zaie goizetako lantaldekoei.

11:00etan irrati-formulak hartuko du lekua, Ainhoa Urretabizkaiaren eskutik. Ostiraletan, baina, Oizederri egokituko zaio irratia musikaz janztea. Bi orduko musika-tartea egin ostean, Maider Gorostegik hartuko du Ainhoaren lekukoa astelehenetik ostegunera, eta horixe berori egingo du Janire Caserok ostiraletan.

Arratsaldetan dator ikasturteko nobedade garrantzitsuenetakoa. Izan ere, 'Akabo Bakea' ez da urriaren 5etik aurrera, Gazteako gautxoria izango. Aurrerantzean, 17:00etatik 20:00etara sartuko dira estudioan Telleria anaiak. Behin saioa bukatuta, 'Gaztea Nice'k girotuko ditu iluntzeak, 21:00etan Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek 'B aldea'ri hasiera eman arte.

Gauetarako musika-saio apartak prestatuko ditu Joseba Sacristanek. Halere, ostegunetan eta ostiraletan Las Tea Partyren doinuek itxiko dute eguna, 22:00etatik 23:00etara. Ezin aipatu gabe utzi, ostiraletan, 21:00etatik 22:00etara 'Pop Track'-ek berritasunez beteko duela gure txokoa.

Asteburuetako egitaraua

Janire Casero izango da asteburuetako goiztiarrena. 08:00etan hasita musika aukera zabala eskainiko die entzuleei, asteburua behar bezala igarotzeko. Larunbatetan, 'Dida'-ren asteko laburpena emango dugu, 10:00etan, 'Top Gaztea' hasi aurretik. Horretaz aparte, Txurru "gutarraren" saio berriaz gozatuko dute irratiaren bestaldean daudenek, 16:00etatik aitzina. Igandetan, ostera, 18:00etan ekingo diogu Txurruren irratsaioari.

'Top Dance' larunbat iluntzetan iritsiko da, eta horren ostean Nicky Romeroren eta 'Gaztea Go' saioaren txanda izango da. Igandetan, ordea, 'Sofa Horia'k eta 'Boom Shaka Laka'k zarratuko dute asteko programazioa.