Las Tea Partyk eta Txurruk saio berriak estreinatuko dituzte Gaztean
Gazteara ez da oraindik neguko programazioa iritsi, baina pixkanaka-pixkanaka ari gara irratiko saio berriak aurkezten. Kurtso berriari begira, izango dira aldaketak, bai saioetan eta baita esatarien artean ere.
Oraingoz, aurrerapen txiki bat baino ez dizuegu egingo. Irrikaz gaude saio berriei hasiera emateko, eta ostiralean bertan Las Tea Partyren txanda iritsiko da. 22:00etatik 00:00etara, Euskal Herriko plaza eta txoko guztiak zapaldu dituzten Loreak eta Evak erotuko dituzte ostiraletako gauak.
Larunbat eta igandeetan, berriz, "Gu ta Gutarrak" saioko Txurruk gidatuko duen "Be Positive" saioa estreinatuko dugu. Hala, larunbatetan 16:00etatik 18:00etara izango dute entzuleek hitzordua Txurrurekin, eta 18:00etatik 20:00etara, igandeetan.
Aitzakiarik ez dago, beraz, Gaztea ez pizteko. Gozatu musikaz, Gaztea Irratiari esker!
rratiari esker!