'Di-Da', aurten, 11:00ak arte!
Joseina Etxeberriak zuzentzen duen saioak ordubeteko luzapena izan du denboraldi berrian, eta Ibon Fernandez lan-taldeko kide da. Sorpresa ugari, astelehenetik ostiralera, Gaztea-n!
2015-2016 denboraldiko 'Di-Da' saioaren lan-taldea. (Argazkia: EiTB)
'Di-Da' Gaztea irrati-kateko programak irailaren 6an ekin zion denboraldi berriari. Aurten goizeko 11:00ak arte iraungo du saioak, orain arte baino ordubete gehiago. Sorpresa ugari, lehiaketa berriak eta eduki interesagarriak entzun nahi badituzu, ez ezazu 'Di-Da' galdu, astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 11:00etara, Gaztea-n!
Joseina Etxeberria programaren zuzendariak Edurne Garmendia, Ainhoa Vitoria, Ibon Fernandez eta Jon Gotzon Aldaparena ditu lagun denboraldi berri honetan.
Lan-taldeak prestatu dituen sorpresa guztien misterioa errespetatze aldera, 'Di-Da' programa entzutea baino beste erremediorik ez duzu izango, eduki berriak zeintzuk diren jakin nahi baduzu!