The Corrs taldea berriz batu egin da
Ez genuen espero eta albisteak alaitu gaitu: The Corrs taldea berriz batzen da eta kontzertu bat iragarri du datorren Irailerako. Album bat ere prestatzen ari omen dira.
The Corrs talde Irlandesa berriz ere eszena gainean ikusteko aukera daukagu berriz ere.
Izan ere, lau anai arrebek osaturiko taldeak, duela 10 urte utzi zion jarduteari eta geroztik ez zuten kontzertu berezirik eman. Aurten ordea, konkretuki datorren irailaren 13an, Londreseko Hyde Park gunean jolastuko dute! Ekainaren 12tik aurrera erosi ahal izango dira sarrerak.
Horrez gain, The Corrs taldeko kantari nagusia den Sharon Corrs-ek, 2015eko urte bukaerako edo 2016ko urte hasierarako, studioan grabatutako album berri bat ateratzeko asmotan dabiltzala iragarri du.
Atentzio handiarekin segituko ditugu The Corrs taldearen berriak.