Berri Txarrak eta Rise Against, Barakaldoko BECen, urriaren 4an
Berri Txarrakek bi kontzertu emango ditu aurten AEBko taldearekin: Barakaldoko BECen bata, urriaren 4an, eta Madrilen bestea, bi egun geroago. "Nazioarte mailako talde batek" osatuko omen du kartela.
Berri Txarrak euskal taldea Rise Against talde estatubatuarrarekin arituko da urriaren 4an Barakaldoko BECen, eta AEBko taldeak bi egun geroago, urriaren 6an, Madrilen, Barclaycard zentroan, eskainiko duen kontzertuan ere joko du Lekunberriko taldeak.
BECerako sarrerak 36 euroan izango dira salgai, 3.000 sarrera saldu arte. Horiek saldutakoan, baina, garestiago jarriko dituzte, guztiak agortu arte.