Klikmetroak: Kilometroak 2015en barruan antolatu den ekimen berria
Kilometroetako haserako ideia berrasmatzeko nahia izan dute, Interneten. Oraingo erronka, metro bana egingo duten pertsonak batzea da; eta metro horiek "ordainduko" dituzten babesleak bilatzea.
Badator Gipuzkoako ikastolei laguntzeko ekimen herritarra: Kilometroak 2015! Aurtengo edizioan, berritasun batekin datoz: Klikmetroak.
Klikmetroak, kilometroak.eus-ekin, Kilometroetako haserako ideia berrasmatzeko nahia izan dute, Interneten. Oraingo erronka, metro bana egingo duten pertsonak batzea da; eta metro horiek "ordainduko" dituzten babesleak bilatzea.
Ikastolek denen laguntzari esker egingo dutela aurrera azpimarratu dute Kilometroak 2015 jaiaren antolatzaileek, eta bertan nahi duen orok parte har dezakeela nabarmendu dute.
Zuk ere babestu Kilometroak 2015, eta erosi metro bat: Klikmetroak!