Nola bozkatu?

Bozketa faseari ekin diogu Youtuberrak lehiaketan! Hautatu gehien gustatu zaizun bideoa, eta sartu zure datuak jarraian agertzen den formularioan.

Gaztearen Youtuberrak lehiaketa bozketa fasean da. Epaimahaiak aukeratu ditu finalistak, eta orain zuen txanda da.

Oso erraza da. Honakoa egin behar duzue:

1. Sartu Youtuberrak lehiaketaren webgune berezian, eta aukeratu gehien gustatu zaizuen abestia epaimahaiak hautaturiko hogei lanen artean. Ondoren, zuen datuak sartu formularioan.

2. Jarraian, segurtasun gisa erabiltzen diren kodeak bete.

3. Prozesua amaitzeko, zuen helbide elektronikoan mezu bat jasoko duzue, esteka batekin. Zuen botoa baieztatu behar duzue esteka horretan klik eginez.