Azken orduak Gaztearen diseinu-lehiaketan botoa emateko

00:00ak arte egongo da irekita botoa emateko epea. Irabazlearen izena ostiralean iragarriko dute 'Dida' saioan.

Pentsa baino lehenago bukatu da epea. Gauerdian (00:00etan) itxiko dugu Gaztearen 25. urteurreneko logoen lehiaketan parte hartzeko epea.

Horrenbestez, oraindik ere baduzue aukera zuen diseinu gustukoenaren alde bozkatzeko.

Batez ere, aurreneko bi sailkatuen artean dago lehia une honetan. Eguerdiko 12:00etan, 827 boto zituen Nerea Erasunen irudiak, eta 813, berriz, Andoni Garciarenak.

Halere, azken orduetan asko alda daiteke botoen kopurua.

Irabazlea

Irabazleak 2.000 euroko saria lortu du, eta ostiralean iragarriko dute haren izena 'Dida' saioan.

Zorte on guztioi!