Abian da Bertsomovieda! lehiaketaren edizio berri bat

Apirilaren 17an itxiko dute bideoak bidaltzeko epea. Ordura arte, gutxiznez 7 segundoko iraupena duten bertsoak jasoko dituzte.

Dagoeneko jarri dute martxan Bertsomovieda! lehiaketaren laugarren edizioa.

Parte-hartzeko asmoa dutenek 7 segundotik gorako iraupena duten bideoak igo beharko dituzte Internetera. Horietan, gutxienez bertso bat azaldu beharko da (edozein bertso mota).

Bidalitako bideo guztiak bertsomovieda.com webgunean egongo dira ikusgai, eta bertsoak entzuteko aukera ez ezik, gustukoenen artean bozkatzeko hautua ere izango dute erabiltzaileek.

Lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 17an itxiko dute.

Sariak

Gaztetxoentzat bi sari egongo dira, eta helduentzat beste bi. Gainera, publikoak hautatutako bertsoak sari berezia jasoko du.

Lehiaketan edonork eman dezake izena, eta taldeka zein banaka har daiteke parte. Baldintza bakarra dago: bideo labur batean bertso bat jasotzea.

Guztira, 2.500 euro banatuko dituzte irabazleen artean. Gazteen artean aukeratua den "bertsomovie" onenak 300 euro eramango ditu. Aipamen berezia jasotzen duenak, berriz, 150 euro.

Helduen artean 1.000 eurokoa izango da lehenengo saria. Bigarren sailkatuak, ostera, 300 euro lortuko ditu.

Bukatzeko, ikusleen sariak 500 euro banatuko ditu, eta bertsorik onena duen "bertsomovie"ak 250 euro eskuratuko ditu.