30 botoko aldea dago lehenengo eta bigarren sailkatuen artean

Ostegunera arte egongo da irekita botoa emateko epea.

Gaztearen 25. urteurreneko diseinu lehiaketan 30 botoko aldea dago lehenengo eta bigarren sailkatuen artean. Oraingoz, Andoni Garcia dago aurrea hartuta. Gaur goizean, 10:15ean, guztira 239 lagunek aukeratu dute horren logoa.

Bigarren sailkatuak (Nerea Erasun), berriz, 209 boto jaso ditu orain arte.

Bi horien artekoa da lehia, bereziki. Izan ere, hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatuek 100 puntu gutxiago dituzte.

Halere, posible da oraindik ere emaitzak iraultzea, ostegunera arte egongo baita zabalik botoa emateko epea.

Horrenbestez, ez etsi eta eman botoa gehien gustatzen zaizuen diseinuari.

Zorte on guztioi!