Lehiaketaren oinarriak
Kontsultatu hemen Gazteako diseinu lehiaketaren oinarriak.
- Pertsona bakoitzak gehienez bi irudi aurkeztu ahal izango ditu.
- Kolorea eta teknika: librea.
- Testuak hauxe eramango du idatzita: Gaztea 25 urte dantzan
- Irudiak aurkezteko epe-muga: 2015eko martxoaren 2a
- Irudiak bidaltzeko modua:
- Posta elektronikoz gaztea25urte@eitb.eus helbidera.
- JPEG formatuan( gehienez 15 mega ).
- Egilearen datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoa.
- Irudiaren irabazleari lana geruzatan eta kalitate hobean aurkeztea eskatuko zaio.
- Jasotako irudi guztien artean aurretiko hautaketa bat egingo du epaimahaiak.
- Epaimahaiaren eskumenak: epaimahaiak aurretiko hautaketan baztertu ahal izango du kartela, ondorengo edozein puntu hauetako bat susmatuz gero:
- Egilea zalantzagarria denean.
- Pertsonen duintasunaren aurkakoa bada.
- Plagio edota imitazioa denean (aurretiko hautaketa pasatu duen irudirik ezingo da kanporatu).
- Irudi irabazlea EiTB taldearena izatera pasatuko da eta kartel hori edonon erabiltzeko eskubidea izango du EiTB taldeak, eta beharko balu hainbat euskarritan moldaketak egiteko ere bai.
- Irudi irabazlea aurretiko hautaketa pasatu duten irudien artetik aukeratuko da: boto bidez www.eitb.eus/eu/gaztea webgunean. Martxoaren 6etik 11ra jasoko dira boto horiek.
- Epaimahaiaren eskumenak: epaimahaiak aurretiko hautaketan baztertu ahal izango du kartela, ondorengo edozein puntu hauetako bat susmatuz gero:
- Irabazlearen izena martxoaaren 13an "Dida" irratsaioan emango da ezagutzera.
- Saria: 2.000 euro.
- Datu pertsonalen tratamentua:
- Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, ordezkariak eta parte-hartzaileek badakite eta onartu egiten dute lehiaketa honetan parte hartzeko ematen dituzten datu pertsonalak EITBren fitxategi batean gordeta geratuko direla, oinarri hauetan jasota dagoen moduan kudeatzeko.
- Oinarrietan zehazten da lehiaketan parte hartzeko zer datu pertsonal behar diren. Datu horiek eman nahi ez izateak lehiaketan parte hartu ezin izatea ekarriko du.
- Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren datu guztiak eman beharko ditu eta guraso edota tutorearen baimena izan beharko du. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
- Parte-hartzaileak, antolatzaileen fitxategian sartu dituen datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, gutun baten bidez, gutunazalean
- "GAZTEA 25 URTE" erreferentzia adierazita eta, Nortasun Agiri Nazionalaren edo identifikatzeko balio duen beste agiri ofizialen baten kopia batekin batera, EITBko Gardentasun Zuzendaritzara bidali, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilboko helbidera.