Tolosako Inauteriei jarraipen zabala egingo die Gazteak

Bihartik aurrera zuzeneko emankizuna eskainiko dugu Gaztean prestatu dugun webgune berezian. Txupinazoa, desfilea eta Tolosan jazotzen den guztia jarraitzeko aukera izango duzue atari horretan.
Argazkia: Inauteriak 2014
Argazkia: Inauteriak 2014

Otsailaren 12tik 18ra Inauteriak ospatuko dituzte Tolosan, eta, festa-giroarekin bat egiteko asmoz, Gazteak jarraipen berezia egingo die, egunez egun.

Halaber, aparteko ekimenak prestatuko ditugu Inauteriei begira; 'Dida' saioak antolatu duen mozorroen lehiaketa eta Julen Telleriak igandean Tolosatik egingo dituen zuzeneko konexioak, kasu.

Esan bezala, bihar hasiko dira Inauteriak, eta, 11:00etatik aurrera, zuzenean emango dugu Tolosan gertatzen denaren berri. Txupinazoa izango da goizeko hitzordu nagusia.

Bestalde, iganderako, adibidez, desfilea eta diana iragarri dituzte, eta astelehenean, desfileak ez ezik, zezenek ere hartuko dute lekua. Asteartean ere ez da jai-girorik faltako.

Hori guztia streming bidez jarraitzeko aukera izango duzue, Tolosako Udalaren laguntzarekin eta, "Elkar banatuz, edukia sortuz" lelopean, Gaztean prestatu dugun webgune berezian.

Ospatu gurekin Inauteriak!