Zabalik da Maketa Lehiaketan parte hartzeko epea

Martxoaren 18ra arte jasoko ditugu parte-hartzaileen kantuak. Finala apirilaren 30ean izango da Bilboko Kafe Antzokian.

Hasi da Maketa Lehiaketaren edizio berri bat. Martxoaren 18ra arte zabalik egongo da Gazteako lehiaketa ezagunenean parte hartzeko epea.

Hain zuzen, epe-muga horretan jasoko ditugu parte-hartzaileen maketak, eta gerora, ohi legez, aukeraketa egingo dugu abesti onenen artean.

Behin hautaketa bukatuta, bozketa-faseari ekingo diogu. Apirilaren 8a eta 16a bitartean eman ahal izango dute entzuleek eta jarraitzaileek botoa, eta ondoren finalisten izenak iragarriko ditugu.

Aurten, apirilaren 30ean izango da finala, Bilboko Kafe Antzokian.

Sariak

Epaimahaiaren saria potolotu dugu edizio honetan. 2.000 euro dirutan eta  Mecca Recording Studiosekin lau abesti grabatzeko hautua izango du garaile ateratzen denak.

Bestalde, Entzulearen saria eskuratzen duenak, 2.000 euro jasoko ditu.

Kontsultatu hemen oinarriak.