Gazteak zure Gabonak ezagutu nahi ditu!

Igo ezazu zure Gabonetako argazkia #gazteagabonak etiketarekin, eta irabaz ezazu Motorola E mugikor bat.

Martxan da Gazteagabonak argazki lehiaketa, aizu! Badakigu Gabonetako argazkiz beteko dituzula sare sozialak: Gabon zahar gaueko parranda, mahatsa eta xanpaina, kulero gorriak...

Adi ba honi! Gazteak zure Gabonak ezagutu nahi ditu, eta argazki horiek sare sozialetara igotzeak saria izango du. Igo ezazu zure Gabonetako argazkia #gazteagabonak etiketarekin, eta irabaz ezazu Motorola E mugikor bat!

Har ezazu parte Gazteagabonak argazki lehiaketan! Gogoratu, igo ezazu zure argazkia Facebook, Twitter edota Instagram kontuetara; Errege eguna duzu hori egiteko epemuga!