Oihan Vega eta 'A ze banda' saioko finalistak, gaur, Gaztea Gauean
Gaur, 20:00etatik aurrera, Elgoibarko Kalegoen plaza girotzeaz arduratuko da Gazteako esataria. Han izango dira baita, 'A ze banda' saioko hiru finalistak.
Gazteak eta Elgoibarko Udalak antolatuta, Gaztea Gaua egingo dute gaur Gipuzkoako aipatutako udalerrian.
Kalegoen plazan, 20:00etatik aurrera, musikak hartuko du lekua Oihan Vegaren eskutik. Hori gutxi ez, eta 'A ze banda' saioko hiru finalistak ere igoko dira agertokira.
Twin Melody, The Kites eta Random taldeak lehia bizian ibili dira orain arte, 'A ze banda'ko saria erdiesteko. Horietatik bik baino ez dute lortu finalerako txartela: Twin Melodyk eta The Kitesek, hain zuzen. Ordura arte, alegia, finala iritsi bitartean, Elgoibarren defendatuko dituzte taldekideek euren kantuak.
Gonbidatuta zaude!