Zuriñe Hidalgo, bihar, Ze Martxan!
Hegalak astinduz disko berria sinatzen izango da Hesian taldeko abeslaria, eta streaming bidez emango dugu saio osoa gaztean.
Ze martxa saio berezia izango dugu bihar. Izan ere, Zuriñe Hidalgo Hesian taldeko abeslariaren konpainiaz gozatu ahal izango dugu. Seigarren diskoa dute Hegalak astinduz, eta hori sinatzera etorriko da abeslari nafarra. Eta saio osoa streaming bidez emango dugu gainera, arratsaldeko 6etatik 8etara gaztean.
Ez duzu galduko, ezta? Ze martxa, arratsaldeko 6etatik 8etara, gaztean.